divendres, 25 de juny del 2010

1-Ez dut amore emango

Aske izan nahi dut, libre, hemendik at hegan egin, presioetatik kanpora, zalitasunengandik urrun. Mundu hau utzi nahi dut habitik alde egiten duen txoriak lez; baina ez dakit zer izango dudan nire zain tunelaren bestaldean; zeru urdin batek argituko ote nire egunak?¿? edo lainoz beteko da nire bizitza?¿? Edozer izandaere ez da hau baino okerragoa izango; ezer jakin gabe bizi naiz, ez didate aitari gertaturikoari buruz fitsik esaten. Eta ni beldur naiz, galdetzeko beldur, baina baita erantzunen beldur ere; hauek nik espero ez bezalakoak izan ez gero zer egin nezake?¿? nor egongo da hor niri momentu zailetan laguntzeko?¿? Galdera asko dira, agian gehiegi, neure buruari egin beharrekoak; baina gauza bat argi dut, ez dut amore emango, ez naiz egia jakin arte geldituko.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada