divendres, 25 de juny del 2010

2-Amona da irtenbidea

Amari galdetu diot ea non den aita, honek egunsentiko eguzkian iltzatu ditu begiak; erantzukik eman barik; nork jakin zergatik den; malko batek egin dio ihes, eta bere pentsamenduetan murgildu da gogoratzen ez den amona bailitzan.
Amona, hori da irtenbidea; urte anitz dira ikusten ez dudala; gogoratuko ote da nitaz?¿? Zaharretxean zuten sartu aita hil zen urte berean; zerbait jakin behar du derrigor; noan bere bila ea zerbait argitzen dudan.


Zinez leku hotz eta iluna da zaharretxea; nora joanik ez duten zaharrek osatzen dute bertako paisaia; amona hogeita hamazazpigarren gelan dago lo; esnatu egin nahi dut, behingoz duda guztiak argitu, baina erizainek ez didate aurrera egiten utzi; lokuluxka amaitu arte itxaroteko esan didate. Nik jaramon egin diet neska txintxoa lez eta bizitzako orduerdi luzeena izango zela iruditzen zitzaidana igaro zain gelditu naiz egongelako besaulki batean jezarrita.
Zain nengoela amonatxo maitagarri bat gerturatu zait, Amaia izenekoa, ea zerbait behar al nuen galdetuz, ezetz esan diodan arren ez du etsi gozoki batzuk eman dizkidan arte. Bere bilobentzat erosi zituen, baina hauek ez dira duela sei hilabetetik agertu.
Nire amona esnatu da, Amaiari agur esan eta beragana bideratu naiz. Aitaren berdina da, argazkietan bakarrik ikusi ditudan begi urdinak, itsasoa burura ekartzen dizutenak, eta nik ere badaukadan orezta, ezkerreko begiaren alboan; sentimendu kontrajarriak datorzkit, ez dakit barre edo negar egin; baina ezin dut zertara etorri naizen ahaztu.

Cap comentari:

Publica un comentari a l'entrada