dimarts, 13 de juliol del 2010

3-Begirada bat iraganera

Bat batean Julen etorri zait gogora, Julen... asteak daramatzat bera ahaztu nahian baina ezin dut; nire burutik alde egin zuela uste nuen momentuan ara non agertu den berriro, baina hobe da guztia hasieratik kontatzen badut.

Kurtso hasieran ezagutu nuen, beno, ezagutu zerbait esatearren, ez baitnion kasurik egiten; garai hartan beste mutil bat gustatzen zitzaidan, Unai zehazki esateko; gauean taberna batean nengoenean egin zidan kasu lehen aldi Julenek, baina orduan nire bihotza ez zegoen libre, nik ez nion jaramon egin; beste batean erdi brometan esan zidan laarunbatean mozkortuta ibili nintzela, hori aurrerapauso handia da berarengandik etorrita oso lotxatia baita, nik ordea ez noin jaramon egin eta ez utsall batekin erantzun nion urrunetik.

Handik piska batera gustatzen hasi zitzaidan eta tuentiko lagun bezala gehitu nuen; familiako bat espetxean du eta bisitan joan zitzaion ostiralean ea zer moduz zegoen galdetu nion, berak ongi zegoela esan eta urrengo egunean gelako afarian elkar ikustekotan gelditu ginen. Gelako afariko egun berean alboko herri batera joan eta beste mutil batekin liatu nintzen, guztiak konturatu ziren eta gau osoan ez nuen Julen ikusi, zeharo txarto pasa nuen baina badakit nire errua izan zela. Hurrengo egunean berarekin hitz egin eta damututa nengoela esan nion, ez dakit ongi egin nuen, baina ez nekien zer egin nezakeen.

Egunero berdin geunden, elkarri begiradak botatzen genizkion baina inork ez zuen ezer egiten.

Bere herriko festetan danborradan irten zen eta irribarre egin zidan, ni guztiz txoratuta gelditu nintzen baina nire poza gutxitzen zihoan gauak aurrera egiten zuen heinean; azken azkenean ikusi nuen lagun batekin nindoala, kasu egin behar nion unean aurreko motorraren gurpilari begira gelditu zen munduko gauzarik interesgarriena izangoo balitz bezala; nire lagunaren esanetan niri begira zegoen gu urbiltzen ari ginenean, baina ez dakit.

Urrengo egunean USB bat utzi nion lan bat imprimatzeko eta itzuli zidanean abestiz beteta agertu zen, eskerrak eman nizkionean bera ez zela izan esan zidan, nola uler daiteke hori?¿? Orduan erabaki nuen Julen ahaztea.

Kurtso amaierako azken hiru hilabeteetan inoiz baino gehiago nitz egin dgu, ni nire erabakia sendo mantentzen saiatu nintzen eta lortu nuen kurtso amaierako afarira arte, orduan berriro begiradak garrantzia hartzen hasi ziren, asko hitz egin genuen, baita izugarrizko barreak egin ere; baina guztia hondatu nuen beste mutil batekin lepotik helduta ikusi ninduenean handik ordu batetara.

Ahaztu nuela uste nuen, baina atzo gauean berriro gogoratu nintzen berarekin; Julen, nire Julen. Zer pentsatuko ore du honetaz guztiaz?¿?

divendres, 25 de juny del 2010

2-Amona da irtenbidea

Amari galdetu diot ea non den aita, honek egunsentiko eguzkian iltzatu ditu begiak; erantzukik eman barik; nork jakin zergatik den; malko batek egin dio ihes, eta bere pentsamenduetan murgildu da gogoratzen ez den amona bailitzan.
Amona, hori da irtenbidea; urte anitz dira ikusten ez dudala; gogoratuko ote da nitaz?¿? Zaharretxean zuten sartu aita hil zen urte berean; zerbait jakin behar du derrigor; noan bere bila ea zerbait argitzen dudan.


Zinez leku hotz eta iluna da zaharretxea; nora joanik ez duten zaharrek osatzen dute bertako paisaia; amona hogeita hamazazpigarren gelan dago lo; esnatu egin nahi dut, behingoz duda guztiak argitu, baina erizainek ez didate aurrera egiten utzi; lokuluxka amaitu arte itxaroteko esan didate. Nik jaramon egin diet neska txintxoa lez eta bizitzako orduerdi luzeena izango zela iruditzen zitzaidana igaro zain gelditu naiz egongelako besaulki batean jezarrita.
Zain nengoela amonatxo maitagarri bat gerturatu zait, Amaia izenekoa, ea zerbait behar al nuen galdetuz, ezetz esan diodan arren ez du etsi gozoki batzuk eman dizkidan arte. Bere bilobentzat erosi zituen, baina hauek ez dira duela sei hilabetetik agertu.
Nire amona esnatu da, Amaiari agur esan eta beragana bideratu naiz. Aitaren berdina da, argazkietan bakarrik ikusi ditudan begi urdinak, itsasoa burura ekartzen dizutenak, eta nik ere badaukadan orezta, ezkerreko begiaren alboan; sentimendu kontrajarriak datorzkit, ez dakit barre edo negar egin; baina ezin dut zertara etorri naizen ahaztu.

1-Ez dut amore emango

Aske izan nahi dut, libre, hemendik at hegan egin, presioetatik kanpora, zalitasunengandik urrun. Mundu hau utzi nahi dut habitik alde egiten duen txoriak lez; baina ez dakit zer izango dudan nire zain tunelaren bestaldean; zeru urdin batek argituko ote nire egunak?¿? edo lainoz beteko da nire bizitza?¿? Edozer izandaere ez da hau baino okerragoa izango; ezer jakin gabe bizi naiz, ez didate aitari gertaturikoari buruz fitsik esaten. Eta ni beldur naiz, galdetzeko beldur, baina baita erantzunen beldur ere; hauek nik espero ez bezalakoak izan ez gero zer egin nezake?¿? nor egongo da hor niri momentu zailetan laguntzeko?¿? Galdera asko dira, agian gehiegi, neure buruari egin beharrekoak; baina gauza bat argi dut, ez dut amore emango, ez naiz egia jakin arte geldituko.